EUSKAL KOMUNITATE ZIENTIFIKOAREN DATU-BASEA
- Zer da Inguma?
- Zer dago Inguma-n
une honetan?
- Inguma
nola erabili?
- Erakunde zerrenda:
A B C
D E F G
H I J K
L LL M N
Ñ O P Q R
S T U V W
Y Z
1. Zer da Inguma?
Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz UEUk sortutako
euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Bertan azken
40 urteetan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean
euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa
eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen duen
aipu laburra, alegia. Inguma-ren helburua euskara batuaren arauak
finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual
osoa jasotzea izan da (unibertsitate mailakoa eta euskaraz), oraingoz
bere hastapenetan baino ez dago.
Inguma-ren helburu nagusia euskal produkzio akademikoaren berri
ematea da. Hortaz, ez da bibliografia nazional bat, eta ez da dokumentu
bakoitzaren deskribapen edota baloraziorik egiten (euskararen kalitateaz,
adibidez), Inguma euskarazko produktu guztiak eta egile euskaldunak
ezagutarazteko tresna azkar eta eraginkorra izateko asmoz sortu baita.
Unibertsitate mailako euskarazko produkzioa bere osotasunean jaso da
mota ezberdinetako produktuak kontuan hartuz: ahozkoak (hauen barnean,
hitzaldiak, ikastaroak, irakasgaiak) eta idatzizkoak
(hots, liburuak, artikuluak, hitzaurreak, liburu-aipamenak,
edizio kritikoak, ikerketak, doktorego-tesiak).
Egileen kasuan, izen-deiturekin batera, beren helbide elektronikoa azaltzen
da, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren partaideen arteko ezagutza
eta komunikazioa ahalbidetzeko ezinbesteko datua izan daitekeelakoan.
Ondorio hau izan dezan, Inguma-ren erabilera publikoak ahalik eta
zabalena behar du izan. Arrazoi honengatik Web formatua du eta gaur egun
bere helbidean (www.inguma.org) nahiz
UEUren orrialdean (www.ueu.org)
aurki daiteke.
2. Zer dago Inguma-n
une honetan?
Une honetan Inguma datu-basean UEU-ren produkzioarekin batera
(ikastaroak, hitzaldiak, 3. zikloko irakasgaiak, liburuak zein artikuluak),
unibertsitate mailako euskarazko zein erdarazko 109 aldizkariren euskarazko
artikuluak, 47 argitaletxeren euskarazko liburuak, zenbait unibertsitateen
euskarazko eskaintza akademikoa eta hainbat erakunderen hitzaldiak zein
ikastaroak [ikus 4. Erakunde zerrenda atala, bertan Inguma
datu-basean aurkitzen diren erakundeen zerrenda zehazten da].
Orotara
Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseak momentu honetan 31.663
dokumenturi atxikiriko 7.671 egile eskaintzen ditu, guztira 39.334
erregistro. Dokumentu horietarik 10.846 artikuluak dira; 4.152,
liburu-aipamenak, hitzaurreak, liburu-atalak edo edizio kritikoak; 349,
doktorego-tesiak; 87, ikerkuntza-proiektuak; 1.567, liburuak; 462,
itzulpenak; 8.181, hitzaldiak; 1.323, ikastaroak; eta 4.696,
irakasgaiak.
EGILEEN POSTA ELEKTRONIKOA ETA
WEB ORRIAK/BLOGAK
Egileen zein datu-basearen erabiltzaileen arteko elkar
ezagutza eta komunikazioa sustatzeko bi baliabide eskaintzen dira: alde
batetik, egileen helbide elektronikoa, eta bestetik, egileen web orriak,
blogak edo antzeko gune elektronikoak (beti ere egileak baldin baditu). Web orriak dituzten
egileen kasuan izen-deiturak azpimarratuta ageri dira, nahikoa da gainean
klik egitea egile baten webgunera heltzeko.
Oharra: edozein iradokizun eta aldaketarako, edo egileren batek bere izena Inguma-tik
kendu nahi izanez gero, helbide honetara idatz dezake: inguma@ueu.org.
EUSKARAZKO PRODUKZIOAREN
OINARRIZKO ERREFERENTZIA
Inguma
datu-basean 31.663 dokumenturen oinarrizko erreferentzia dokumentala
jaso da. Idatziko dokumentuen kasuan urrunago jo dugu eta obraren
erreferentzia bibliografikoarekin batera (izenburua, egilea/-k,
ekoizpen urtea eta erakundea eta sailkapena), dokumentuaren URLa edo
sareko esteka eskaintzen da, ekoizpenaren gaineko kontsulta telematikoa
ahalbidetzeko. Horrela, zuzenean irakur daitezke 6.500 artikulu, 676
HAA (liburu-aipamen, hitzaurre, liburu-atal edo edizio kritiko), 555
liburu, 152 itzulpen eta 33 doktorego-tesi. Guztira, une honetan Inguma
datu-basetik 7.917 idatzizko dokumenturen kontsulta zuzena egin daiteke.
DOKTOREGO-TESIEN
ARGITALPEN ELEKTRONIKOA
Inguma datu-basean euskaraz egindako 349 doktorego-tesi katalogatuta
daude. Kontutan hartuta dokumentu-mota honek euskarazko produkzioaren
sustapenean eta komunitate zientifikoaren trinkotzean izan dezkakeen garrantzia,
Udako Euskal Unibertsitateak, euskarazko doktorego-tesiak euskarri
elektronikoan (PDF formatuan) argitaratzen dihardu. Doktorego-tesien argitalpen
digitala, egileen baimenaz egiten da, ISBN zenbaki dauka eta Inguma
datu-basetik zuzenean eskura daiteke. Une honetan Inguma datu-basean
9 doktorego-tesien argitalpen digitala kontsulta daiteke.
Oharra: Doktore-tesien argitalpen digitalaren gainean informazio
gehiago eskuratu nahi izanez gero (adb. egile eskubide, segurtasun neurri,
baldintza, baimen, etabarri buruz), Inguma datu-basearen arduradunarekin
harremanetan jarri honako posta elektronikoan: inguma@ueu.org.
3. Inguma nola erabili?
Datu-base gehienek bezala, Inguma-k egile zein dokumentuen bilaketak
egiteko aukera ezberdinak ditu. Bilaketak gauzatzeko 2 talde handitan
antolatutako hamar eremu daude: 1) egileak topatzeko hiru eremu eskaintzen
dira: Izena, Gai-sarrerak eta SHUa; 2) dokumentuak
aurki daitezke honelako bilaketa irizpideak erabilita: Izenburua,
Dokumentu-mota, SHUa, Gai-sarrerak, Erakundea,
Fakultatea eta Saila.
EGILEA ZER DEN
Ahoz edo idatziz kultur dokumentua egin duen pertsonari deritzo egile.
Aski da egilearen izena edo abizena, osoa edo hasiera bakarrik idaztea
-etendurarik erabili gabe- egile hori edo izen berekoak ikusteko. Izen
abizenaz/ez gain Inguma-n agertzen den egilearen datu pertsonal
bakarra, komunikaziorako erabiltzen duen helbide elektronikoa da (baldin
badu). Dena dela, aski da egilearen mezu bat helbide elektronikoa eguneratu
edo, horrela eskatzen bada, kentzeko.
Inguma-n ez da onomastikako arau edo irizpide ortografiko berezirik
jarraituko: egileen izen-abizenak jatorrizko dokumentazioan dauden moduan
azalduko dira Inguma-n eta modu bat baino gehiagotan agertzekotan,
maizen erabiltzen dena hautatuko da Inguma-rako.
Ahozko produktuen artean, ikastaroen kasuan zehazki, egiletzat hartuko
dira bai ikastaro horren arduraduna –sailburua, askotan– bai
ikastaro osoa eman duen hizlari bakarra. Dena den, ez da bereizketarik
egingo ikastaro baten egilea agertzen denean; aipatutako bi aukerak izan
daitezkeela pentsatu behar da.
Arazo dokumentalak direla eta, ahozko zein idatzizko zenbait produkturen
egilea ez da aurkitu. Kasu hauetan, egilea ezagutzen ez dela adierazteko
ondoko formulak erabiliko dira: ikastaroen kasuan, Arduradun ezezaguna
formula erabiliko da, hitzaldiei dagokienez, Hizlari ezezaguna,
irakasgaien kasuan, Irakasle ezezaguna, eta abar.
IZENBURUA
ZER DEN
Bilatu nahi den dokumentuaren edo dokumentuen izenburuko hasierako hitzak
idatziz, hitz horiek dituzten dokumentua edo dokumentu guztiak aterako
dira ordena alfabetikoz. Izenburuekin ere ez da arau ortografikorik jarraitu:
argitaratutako liburuak eta artikuluen izenburuak jatorrizko forman daude;
eta gauza bera hitzaldi eta ikastaroei dagokienez.
DOKUMENTU-MOTA
ZER DEN
Pertsona batek sortu duen unibertsitate mailako edozein kultur produkturi,
dokumentu deitu zaio. Nagusiki bi motatako dokumentuak daude: ahoz
eta idatziz sortutakoak. Multzo bi horietako bakoitzean, berriz, beste
honako bereizketak egin dira:
Ahozko dokumentuak:
Irakasgaia: kreditu bidez neurtu eta ahoz adierazitako gai
akademikoari deritzo horrela.
Hitzaldia: saio batean ahoz adierazitako gaiari deritzo.
Ikastaroa: gai baten inguruko hitzaldi multzoa deritzo.
Idatzizko dokumentuak:
Artikulua: aldizkari batean egile bat edo gehiagoren
artean idatzitako lanari deritzo horrela.
H.A.A. (Hitzaurrea / Aipamena / Artikulua):
hiru motatako dokumentuak barneratzen ditu kategoria honek.
Hitzaurrea (H): liburu baten hasieran kokatzen den
aurkezpena da.
Aipamena (AP): beste egile batek/egile batzuek idatzitako liburu
zein artikulu baten kritika da.
Artikulua (AR): egile askoren artean idatzitako liburu baten
atal beregainari deritzo horrela.
Edizio kritikoa (EK): liburu zaharren berargitarapen kritikoa
edo prestatzailea daramaten antologia idazlanei deritzo horrela.
Liburua: egile batek edo batzuek idatzitako argitalpen beregaina
da.
Itzulpena: euskara ez den beste hizkuntzetako idazkiaren euskaratzea.
Bestelako dokumentuak:
Ikerkuntza-proiektua: erakunde batek diruz-lagundutako ikerketa-lan
zientifikoari deritzo.
Doktorego-tesia: Unibertsitate batek ematen duen gradu-akademiko
gorena.
SHUa ZER DEN
Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) zientzia eta jakintza guztiak
sailkatzeko sistema bat da. Funtsean Melvil Dewey-k sortua (1876), une
honetan munduan gehien erabiltzen den sailkapen-sistema da, eta hori dela
eta, Inguma-k ere erabiltzen du.
Bere aukera guztiak agortuz gero 160.000 sarrera desberdin dituen arren,
datu-base honetan 118 sarreradun bertsio hiperlaburtu bat hautatu da,
moldaketa txiki batzuk eginez. Gai bakoitzak zientzia edo jakintzaren
esparru zabal bat hartzen du eta zenbaki bat dagokio. Dokumentu bakoitzak
halako zenbakia darama. Ondoko zerrendan zenbaki bakoitzak duen edukia
azaltzen da:
0 Gai orokorrak. Zientzia eta ezagutza. Antolakuntza. Informazioa. Dokumentazioa.
Idazkuntza. Bibliografia. Bibliotekonomia. Erakundeak. Dokumentu eta argitalpenak,
oro har
01 Bibliografia eta bibliografiak. Katalogoak
02 Bibliotekonomia. Bibliotekologia
03 Hiztegiak eta entziklopediak
05 Aldizkariak eta aldizkako argitalpenak
06 Erakundeak. Elkarteak. Kongresuak. Erakusketak. Museoak
07 Prentsa eta egunkariak. Kazetaritza
08 Idazlan osoak
09 Eskuizkribuak. Liburu bitxiak
1 Filosofia. Psikologia
11 Metafisika
13 Espirituaren filosofia
14 Sistema filosofikoak
15 Psikologia
16 Logika. Epistemologia. Ezagutzaren teoria
17 Morala. Etika
2 Erlijioa. Teologia
21 Teologia naturala
22 Biblia
23 Teologia dogmatikoa
24 Teologia praktikoa
25 Teologia pastorala
26 Kristau-Eliza Katolikoa
27 Kristau-Elizaren historia
28 Bestelako Kristau Elizak
29 Erlijio ez-kristauak
3 Gizarte-Zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea.
Gobernamendua. Arazo militarrak. Ongizatea. Aseguruak. Hezkuntza. Antropologia
30 Gizarte-Zientzien teoria eta metodologia, oro har.
31 Demografia. Soziologia. Estatistika
32 Politika
33 Ekonomia
34 Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
35 Herri-Administrazioa. Gobernamendua. Arazo militarrak
36 Ongizatea. Lana eta langabezia. Etxebizitza. Kontsumoa. Aseguruak
37 Hezkuntza. Pedagogia. Irakaskuntza. Aisialdia
39 Antropologia. Etnologia. Folklorea
4 Euskalgintza
41 Euskararen irakaskuntza
42 Soziolinguistika. Hizkuntza-politika
43 Terminologia
44 Bertsolaritza
5 Natur Zientziak. Ekologia
51 Matematika
52 Astronomia. Astrofisika. Geodesia
53 Fisika
54 Kimika. Mineralogia
55 Geologia. Metereologia
56 Paleontologia
57 Biologia, oro har
58 Botanika
59 Zoologia
6 Zientzia Aplikatuak. Medikuntza. Teknika
61 Medikuntza. Osasuna. Farmazia. Albaitaritza
62 Ingeniaritza eta Teknologia oro har (Mekanikoa, Elektrikoa, Nuklearra,
Makinak, Zubiak, Errepideak, Tunelak, Trenbideak, Presak, Urtegiak, Ontziak).
Meatzaritza
63 Nekazaritza. Basogintza. Ehiza. Arrantza. Abeltzaintza. Baratzegintza
64 Etxeko ekonomia. Sukaldaritza. Etxebizitza
65 Enpresa-Zientziak. Telekomunikazioa. Liburua eta inprimategia. Garraioa.
Posta. Publizitatea
66 Industria kimikoa (erregaiak, pinturak). Elikagaien industria. Metalurgia
67 Bestelako industriak
68 Informatika
69 Eraikuntza
7 Arte Ederrak. Jokoak. Kirolak. Ikuskizunak. Hiri- eta lurralde-antolaketa
71 Hiri- eta lurralde-antolaketa
72 Arkitektura
73 Eskultura
74 Diseinua. Marrazkigintza. Moda
75 Pintura
76 Grabatua
77 Argazkigintza. Zinea. Bideoa
78 Musika
79 Kirolak. Jokoak. Ikuskizunak
8 Hizkuntzalaritza. Filologia. Literatura
81 Hizkuntzalaritza eta hizkuntzak
82 Literatura
9 Geografia. Biografia. Historia
90 Arkeologia. Historiaurrea
91 Geografia
92 Biografiak
93 Historia
GAI-SARRERAK ZER DIREN
Inguma-ren gai-sarreren zerrenda UEUko dokumentalistek
sortutako gako-hitzen zerrenda kontrolatu eta itxi bat da. Bi motatako
sarrerak ditu: zientzia- edota jakintza-esparru bat deskribatzen dituztenak
(Fisika, Historia, etab.) eta toponimoak (Euskal Herria,
Europar Batasuna, etab.). Lehenek dokumentuaren gaia deskribatzen
dute, eta bigarrenak gai hori aldez edo moldez, lurralde edota gizarte
zehatz bati loturikoa den zehazten du (Historia eta Euskal Herria,
edo Ekonomia eta Europar Batasuna). Dokumentu bakoitzak
hiru gai-sarrera ditu gehienez eta bat gutxienez.
Gai-sarreren bidezko bilaketa egin nahi izanez gero, gaiak bi eratan
antolaturik topatu ahal izango dira:
1. Gai-sarrera guztiak ordena alfabetiko bati jarraituz
(Atik Zra) antolatu dira.
2. Gai-sarrera guztiak zazpi atal nagusitan antolatu dira. Atal hauek
jakintza-arlo ezberdinak izan daitezke (Gizarte-Zientziak,
Giza Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Teknika, Osasun-Zientziak),
Toponimoak eta Bestelakoak. Jakintza-arloei dagokienez,
gai bera jakintza-arlo ezberdinetan ager daiteke (adibidez, “Euskalkiak”,
Gizarte-Zientziak eta Giza Zientziak sailetan koka daiteke).
Kontuan izan behar da, kasu honen antzera, beste asko ere zientziak
ez direla, aipatutako jakintza-arloekin harremanetan dauden gaiak baizik
(adibidez, “Ekologia” Gizarte-Zientziak sailean agertzen
da, baina ez da zientzia bat). Jakintza-arlo batekin harreman argirik
ez duten gaiak (aipatutako “Ekologia”, esate baterako) eta
aurreko ataletan kokatu ez diren zenbait gai (“Zezenak”, kasu)
Bestelakoak atalean aipatzen dira.
ERAKUNDEAK ZER DIREN
Idatzizko eta ahozko produktuak sortzen edo/eta argitaratzen dituen edozein
korporaziori edo erakunderi deritzo horrela.
Saila
Unibertsitateetako eta kultur erakundeetako egituren unitateak
dira. Sail bakoitzak diziplina zientifiko jakin bat hartzen du bere barnean.
Momentuz, UEUn dauden sailak soilik agertzen dira. Sailen izena
jatorrizko dokumentazioan ageri den bera da; ez da inolako zuzenketa ortografiko
edo gramatikalik egin. Gutxi gorabehera 26 sail dira, baina urtez urte,
izenak aldatuz, berriak sortuz edota desagertuz joan dira.
Fakultatea
Unibertsitateetako diziplina zientifiko bakoitzaren egoitzak
izan ohi dira. Oraingoz, UPV/EHUko fakultateak soilik agertzen dira.
4. Erakunde zerrenda
Erakundetzat hartzen dira mota ezberdinetako kultur korporazioak: unibertsitateak,
kultur elkarteak, argitaletxeak, enpresak, aldizkariak edota taldeak,
besteak beste. Une honetan datu-basean dauden erakundeak honako hauek
dira:
|
ERAKUNDEAREN
LABURDURA DATU-BASEAN
|
ERAKUNDEAREN IZENA
|
DOKUMENTU-MOTA [zenbakia
(urteak)]
|
|
UEU
|
Udako
Euskal Unibertsitatea
|
Ikastaroak eta hitzaldiak
(1973-2009)
Irakasgaiak
(2001/02-2003/04)
|
|
UEU arg
|
Udako Euskal Unibertsitatearen
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
UZTARO
|
Uztaro,
Giza eta Gizarte-zientzien aldizkaria
|
Artikuluak
1-71 (1990-2009)
|
|
AKOBE
|
Akobe,
Restauración y conservación de bienes culturales. Ondasunen artapen eta berriztapena
|
Artikuluak
0-8 (1999-2007)
|
|
|
Alberdania
|
Argitalpenak
|
|
ANKULEGI
|
Ankulegi, Gizarte Antropologia
aldizkaria. Revista de antropología. Revue d´ethnologie
|
Artikuluak
1-12 (1997-2008)
|
|
ARABERA
|
Arabera
|
Argitalpenak
|
|
ARANTZAZU arg
|
Editorial Franciscana Arantzazu
|
Argitalpenak |
|
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA
|
Aranzadi Zientzi Elkartea
|
Hitzaldiak
(2000-2002)
|
|
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA arg
|
Aranzadi Zientzi Elkartearen argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
ASJU
|
Anuario del
Seminario de Filología Vasca "Julio Urquijo", International
Journal of Basque Linguistics and Philology
|
Artikuluak
14-36 (1980-2002)
|
|
ALV
|
Antonio Vera López argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
AZKOAGA
|
Azkoaga, Cuadernos
de Ciencias Sociales y Económicas
|
Artikuluak
1-13 (1985-2006)
|
|
AZPILKUETA
|
Azpilcueta, Cuadernos de Derecho
|
Artikuluak
1-19 (1984-2003)
|
BARANDIARAN FUNDAZIOA
arg
|
Jose Miguel Barandiaran Fundazioaren
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
BAT
|
Bat, Soziolinguistika
aldizkaria
|
Artikuluak
1-70 (1990-2009)
|
|
BESATARI
|
Besatari Kultur
Elkartearen argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
BIDASOA IKERKETA ZENTROAREN KOADERNOAK
|
Cuadernos del
Centro de Estudios de Bidasoa/Bidasoa Ikerketa Zentroaren Koadernoak
|
Artikuluak
1-5 (1998-2006)
|
|
BIDASOAKO IKASKUNTZEN ALDIZKARIA
|
Bidasoako Ikaskuntzen aldizkaria/
Boletín de Estudios del Bidasoa/ Révue des études
de la Bidassoa
|
Artikuluak
1-24 (1984-2006)
|
|
BIDEBARRIETA
|
Bidebarrieta,
Revista de Humanidades y Ciencias Sociales/Bilboko Giza eta Gizarte
Zientzien aldizkaria
|
Artikuluak
1-17 (1996-2006)
|
|
BIDEGILEAK
|
Bidegileak
|
Argitalpenak
|
|
BILDUMA
|
Bilduma, Revista del Servicio
de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria/Errenteriako Udal Artxibo
Zerbitzuko aldizkaria
|
Artikuluak
1-19 (1987-2005)
|
|
BITARTE
|
Bitarte
|
Artikuluak
13-36 (1997-2005) |
|
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK arg
|
Bizkaiko Batzar
Nagusien argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
BOLETIN DE ESTUDIOS HISTORICOS
SOBRE SAN SEBASTIAN
|
Boletín de Estudios Históricos
sobre San Sebastián
|
Artikuluak
16-40 (1982-2006)
|
|
BOLETIN DE LA ACADEMIA VASCA DE
DERECHO
|
Boletín de la
Academia Vasca de Derecho
|
Artikuluak
0-16 (2003-2008) |
|
BOLETIN DE LA RSBAP
|
Boletín de la
Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País/Euskalerriaren
Adiskideen Elkartearen Boletina
|
Artikuluak
36-62.1 (1980-2006)
|
|
BRANKA
|
Branka, Euskaldun Sozialista aldizkaria
|
Artikuluak
1-14 (1966-1972)
|
|
BULLETIN DU MUSÉE BASQUE
|
Bulletin du Musée Basque
|
Artikuluak
136-163 (1993-2004), 165(2005)
|
|
|
Cuadernos de Alzate, Revista
Vasca de la Cultura y las Ideas
|
Artikuluak
1-33 (1984-2006)
|
|
CUADERNOS DE GESTION
|
Cuadernos de Gestión
|
Artikuluak
16-22 (1995-2000)
I-VII.1 (2001-2007)
|
|
CUADERNOS DE ETNOLOGÍA Y
ETNOGRAFÍA
|
Cuadernos de Etnología y Etnografía
de Navarra
|
Artikuluak
34-82 (1980-2007)
|
|
CUADERNOS VASCOS DE HISTORIA DE
LA MEDICINA
|
Cuadernos vascos de historia
de la medicina/Medikuntzaren historiarako euskal kodernoak
|
Artikuluak
1-2 (1992-1993) |
|
DAKIT
|
Dakit argitaldaria
|
Argitalpenak
|
|
DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA
arg
|
Durangoko Arte eta Historia Museoaren
argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
|
Egan, Euskalerriaren
Adiskideen Elkarteko "Boletina"-ren euskarazko gehigarria
|
Artikuluak
(1983-2009)
|
|
EIBARKO KUADERNUAK
|
Eibarko Kuadernuak
|
Artikuluak
1-2 (2000-2002)
|
|
EIE
|
Euskal Idazleen Elkartea
|
Ikastaroak eta hitzaldiak
|
|
EKAIA
|
Ekaia, Euskal Herriko Unibertsitateko
Zientzi eta Teknologi aldizkaria
|
Artikuluak
1-22 (1990-2009)
|
|
EKONOMIAZ
|
Ekonomiaz, Revista de Economía
Vasca/ Ekonomiari buruzko Euskal aldizkaria
|
Artikuluak
1-64 (1985-2007)
|
|
ELE
|
Ele
|
Artikuluak
1-19 (1986-1999)
|
|
ELERIA
|
Eleria, Euskal Herriko Legelarien
aldizkaria
|
Artikuluak
0-18 (1996-2008)
|
|
ELHUYAR
|
Elhuyar Kultur
Elkartea
|
Ikastaroak eta hitzaldiak
|
|
ELHUYAR ald
|
Elhuyar
aldizkaria
|
Artikuluak
1-22 (1974-1996)
|
|
ELHUYAR arg
|
Elhuyar Kultur
Elkartearen argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNIKA
|
Elhuyar Zientzia
eta Teknika
|
Artikuluak
91-248 (1995-2008)
|
|
ENPRESEN ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIORAKO
ALDIZKARIA
|
Revista de Dirección
y Administración de Empresas/ Enpresen Zuzendaritza eta Administraziorako
aldizkaria
|
Artikuluak
1-13 (1994-2006)
|
|
ENSEIUKARREAN
|
Enseiukarrean
|
Artikuluak
1-16 (1986-2002)
|
|
EREIN
|
Erein argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
ERNAROA
|
Ernaroa, Revista de Historia
de Euskal Herria/ Euskal Historiazko aldizkaria
|
Artikuluak
1-13 (1985-1998)
|
|
ESTUDIOS DE DEUSTO
|
Estudios de Deusto. Revista
de la Universidad de Deusto
|
Artikuluak
28.1-52.2 (1980-2004)
|
|
ESTUDIOS EMPRESARIALES
|
Estudios Empresariales
|
Artikuluak
63-124 (1986/87-2007) |
|
ETNIKER BIZKAIA
|
Etniker
Bizkaia
|
Artikuluak
1-12 (1975-2003)
|
|
EUSKALDUNON EGUNKARIA arg
|
Euskaldunon Egunkariaren
argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
EUSKALINGUA
|
Euskalingua aldizkaria
|
Artikuluak
1-14 (2002-2009)
|
|
EUSKALTZAINDIA
|
Euskaltzaindia
|
Hitzaldiak
(1994-2004)
|
|
|
Euskaltzaindiaren
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
EUSKARAREN IKER ATALAK
|
Litterae Vasconiae.
Euskararen Iker Atalak. Labayru Ikastegiko Hizkuntza Arloaren aldizkaria
|
Artikuluak
1-8 (1982-2001)
|
|
EUSKERA
|
Euskera, Euskaltzaindiaren
lan eta agiriak/ Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua
Vasca/ Travaux et actes de l´académie de la langue basque
|
Artikuluak
14-53 (1969-2008)
|
|
EUSKO-FOLKLORE
|
Anuario de Eusko-Folklore
|
Artikuluak
29-45 (1980-2006)
|
|
EUSKO IKASKUNTZA arg
|
Eusko Ikaskuntzaren
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK
|
Eusko Ikaskuntzen
Kongresuak/
Congresos de Estudios Vascos/ Congres d´Etudes Basques
|
Artikuluak
9-15 (1984-2002)
|
|
EZTABAIDA (ELKAR arg)
|
Eztabaida Bilduma
|
Argitalpenak
|
|
FABRIKART
|
Fabrikart. Arte, tecnología, industria, sociedad
|
Artikuluak
1-7 (2001-2007)
|
|
FARMAZILARI EUSKALDUNEN ELKARTEA
arg
|
Farmazilari Euskaldunen
Elkartearen argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
|
Fontes Linguae
Vasconum, studia et documenta
|
Artikuluak
35-106 (1980-2007)
|
|
FORMULA
|
Fórmula,
Cuadernos de Ciencias Físico-químicas y Matemáticas
|
Artikuluak
1-5 (1990-1999)
|
|
|
Gaceta Médica
de Bilbao
|
Artikuluak
88-105 (1991-2008)
|
|
GAIAK arg
|
Gaiak argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
GALEUZCA
|
Galeuzca, Galizia-Euzkadi-Catalunya
|
Artikuluak
1990-1993 |
|
GATUZAIN
|
Gatuzain argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
GERO
|
Ediciones Mensajero
|
Argitalpenak |
|
GERONIMO UZTARIZ
|
Geronimo de
Uztariz aldizkaria
|
Artikuluak
1-24 (1987-2008)
|
|
GERONIMO UZTARIZ arg
|
Geronimo Uztariz argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
GIDA
|
Gida aldizkaria
|
Artikuluak
1-32 (1996-2003)
|
|
GIPUZKOAKO KUTXA arg
|
Gipuzkoako Kutxaren argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
GOGOA
|
Gogoa. Euskal Herriko Unibertsitateko
Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria
|
Artikuluak
I.1-VIII.2 (2001-2008)
|
|
HABE arg
|
HABE argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
|
Hegats, Literatur aldizkaria
|
Artikuluak
1-39 (1989-2007)
|
|
HERMES
|
Hermes, Pentsamendu eta Historia
aldizkaria/Revista de Pensamiento e Historia
|
Artikuluak
0-30 (2001-2009)
|
|
HIKA
|
Hika
|
Artikuluak
1-116 (1990-2000)
|
|
HIZPIDE
|
Hizpide
|
Artikuluak
35-70 (1996-2009)
|
|
HUARTE DE SAN JUAN: FILOLOGIA ETA
HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
|
Huarte de San
Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: filologia
eta hizkuntzaren didaktika
|
Artikuluak
1-8 (1995-2006)
|
|
HUARTE DE SAN JUAN: GEOGRAFIA ETA
HISTORIA
|
Huarte de San
Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: geografia
eta historia
|
Artikuluak
1-13 (1994-2006)
|
|
HUARTE DE SAN JUAN: HIZKUNTZALARITZA
ETA LITERATURA
|
Huarte de San
Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: hizkuntzalaritza
eta literatura
|
Artikuluak
1 (1995)
|
|
HUARTE DE SAN JUAN: PSIKOLOGIA
ETA PEDAGOGIA
|
Huarte de San
Juan, giza eta gizarte-zientzien fakultatearen aldizkaria: psikologia
eta pedagogia
|
Artikuluak
1-13 (1995-2006)
|
|
|
Idatz/Hegts buletina
|
Artikuluak
1-14 (1983-1989)
|
|
IDATZ & MINTZ
|
Idatz & Mintz, literatur
atalen sorta
|
Artikuluak
1-37 (1983-2003), 40 (2005)
|
|
IeZ
|
IeZ, Ingurugiroa eta Zuzenbidea
|
Artikuluak
1-5 (2003-2007)
|
|
IKASTARIA
|
Ikastaria, Cuadernos de Educación
|
Artikuluak
1-16 (1985-2008)
|
|
IKER Ikerketa Gunea
|
IKER-CNRS Euskarari eta Euskal Testuei Buruzko Ikerketa Gunea
|
Hitzaldiak
(2000-2005) |
|
INGURUAK
|
Inguruak, Revista Vasca de Sociología
y Ciencia Política
|
Artikuluak
3-46 (1987-2009)
|
|
IRIGOIEN arg
|
Alfonso Irigoienen
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
ISTURITZ
|
Isturitz, Cuadernos de Prehistoria-arqueología
|
Artikuluak
1-11 (1982-2001)
|
|
|
Jakin
|
Artikuluak
1-169 (1977-2008)
|
|
JAKIN arg
|
Jakin argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
JENTILBARATZ
|
Jentilbaratz, Cuadernos de Folklore
|
Artikuluak
1-8 (1983-2004)
|
|
|
Karmel
|
Artikuluak
170-251 (1984-2005)
|
|
KARMEL arg
|
Karmel argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
KLASIKOAK (Euskal Editoreen Elkartea)
|
Euskal Editoreen
Elkartea
|
Argitalpenak |
|
KLASIKOAK (Pentsamendu Unibertsala)
|
Klasikoak S. M.
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
KOBIE: antropología cultural
|
Kobie, Antropología
Cultural
|
Artikuluak
2-10 (1985-2001/2003)
|
|
KOBIE: ciencias naturales
|
Kobie, Ciencias
Naturales
|
Artikuluak
15-21 (1985-1993)
|
|
KOBIE: etnografía
|
Kobie, Etnografía
|
Artikuluak
1 (1984)
|
|
KOBIE: paleoantropología
|
Kobie, Paleoantropología
|
Artikuluak
14-26 (1984-2000/2002)
|
|
|
Labayru Ikastegiaren argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
LANGAIAK
|
Langaiak
|
Artikuluak
1-11 (1982-1988) |
|
LAN-HARREMANAK
|
Lan-harremanak, Revista de Relaciones
Laborales
|
Artikuluak
1-14 (1999-2006) |
|
LAPURDUM
|
Lapurdum
|
Artikuluak
1-11 (1996-2006)
|
|
LARRUN
|
Larrun
|
Artikuluak
1-23 (1985-1994)
|
|
LETRAS DE DEUSTO
|
Letras de Deusto
|
Artikuluak
1-115 (1971-2007)
|
|
LEYÇAUR
|
Leyçaur, Andoaingo Ikerketa
Historikoen aldizkaria/Revista de Estudios Históricos de
Andoain
|
Artikuluak
0-9 (1996-2006)
|
|
LIKINIANO arg
|
Felix Likiano Kultur
Elkartearen argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
LUMA
|
Luma argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
LURRALDE
|
Lurralde, Investigación
y Espacio
|
Artikuluak
1-30 (1978-2007)
|
|
|
Mediatika, Cuadernos de Medios
de Comunicación
|
Artikuluak
1-11 (1984-2005)
|
|
MENDEBALDE arg.
|
Mendebalde Kultura Alkartearen
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
| MONDRAGON UNIBERTSITATEA | Mondragon Unibertsitatea | Doktorego-tesiak |
|
MUGA
|
Muga, revista mensual
|
Artikuluak
1-95 (1979-1996)
|
|
MUNDAIZ
|
Mundaiz
|
Artikuluak
16-73 (1980-2007)
|
|
MUNIBE: antropologia-arkeologia
|
Munibe, Antropologia-arkeologia
|
Artikuluak
28-57 (1976-2006)
|
|
MUNIBE: natur-zientziak
|
Munibe, Ciencias Naturales-Natur
Zientziak
|
Artikuluak
36-56 (1984-2005)
|
|
MUSIKER
|
Musiker, Cuadernos de Música
|
Artikuluak
1-14 (1983-2005)
|
|
Nafarroako Gobernua eta Lan Harremanen Kontseilua arg.
|
Nafarroako Gobernua eta Lan Harremanen Kontseiluaren
argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
|
Naturzale,
Cuadernos de Ciencias Naturales
|
Artikuluak
1-18 (1983-2004)
|
|
NOTITIA VASCONIAE
|
Notitia Vasconiae, Euskal Herriko
Zuzenbide Historikorako aldizkaria/ Revista de Derecho Histórico
de Vasconia
|
Artikuluak
1-2 (2002-2003)
|
|
|
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
|
Argitalpenak
(1992,1995-1996,1998-2006,2008)
|
|
OHITURA
|
Ohitura, Estudios de Etnografía
Alavesa
|
Artikuluak
0-10 (1981-2003)
|
|
OIHENART
|
Oihenart, Cuadernos de Lengua
y Literatura
|
Artikuluak
1-22 (1982-2006)
|
|
ONDARE
|
Ondare, Cuadernos
de Artes Plásticas y Monumentales
|
Artikuluak
1-25 (1982-2005)
|
|
OSASUNKARIA
|
Osasunkaria, Revista Vasca de
Salud Pública y Gestión Sanitaria
|
Artikuluak
1-17 (1992-1999)
|
|
|
Pamiela argitaletxea
|
Argitalpenak |
REVISTA DE PSICODIDACTICA
|
Revista de Psicodidáctica
|
Artikuluak
1-17 (1996-2004) |
|
REVISTA VASCA DE ECONOMIA SOCIAL
|
Revista Vasca de Economía Social/Gizarte Ekonomiaren Euskal aldizkaria
|
Artikuluak
0-3 (2004-2007)
|
|
RIEV
|
Revista Internacional
de Estudios Vascos (RIEV)
|
Artikuluak
28-51.2 (1983-2006)
|
|
RIVADENEYRA arg
|
J. M. Rivadeneyraren
argitaletxea
|
Argitalpenak |
|
RVAP - Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
|
Revista Vasca de Administración Pública/Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
|
Artikuluak
1-79 (1981-2007)
|
|
RVDPA - Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje
|
Revista Vasca de Derecho Procesal y Arbitraje
|
Artikuluak
1-20 (1989-2008)
|
SABINO ARANA KULTUR
ELKARGOA
|
Fundación Sabino Arana Kultur
Elkargoa
|
Hitzaldiak
|
|
SABINO ARANA KULTUR ELKARGOA arg
|
Fundación Sabino Arana Kultur
Elkargoaren argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
SAIOAK
|
Saioak, Revista de Estudios Vascos
|
Artikuluak
1-5 (1977-1982)
|
|
SANCHO EL SABIO
|
Sancho el Sabio, Revista de
Cultura e Investigación Vasca/Euskal Kultura eta Ikerketa
|
Artikuluak
1-26 (1991-2007)
|
|
SEI eta UEU
|
Euskal Soziolinguistika Institutua
Sortzen eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetza
|
Hitzaldiak
(2002-2003)
|
|
SENEZ
|
Senez, Itzulpen aldizkaria
|
Artikuluak
1-37 (1984-2009)
|
|
SIGMA
|
Sigma, Revista de matemáticas/
Matematika aldizkaria
|
Artikuluak
19-31 (2001-2007)
|
|
SUSA
|
Susa Literatura argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
SUSTRAI
|
Sustrai, Revista Agropesquera/Nekazaritza eta Arrantza aldizkaria
|
Artikuluak
1-90 (1985-2009)
|
|
|
Tantak, Euskal Herriko Unibertsitateko
Hezkuntza aldizkaria
|
Artikuluak
1-38 (1989-2007)
|
|
TTARTTALO
|
Ttarttalo
|
Argitalpenak |
|
THEORIA
|
Theoria, Revista de Filosofía,
Teoría, Historia y Fundamentos de la Ciencia
|
Artikuluak
1-59 (1985-2007)
|
|
TRABAJOS DE ARQUEOLOGÍA
DE NAVARRA
|
Trabajos de Arqueología
de Navarra
|
Artikuluak
1-19 (1982-2006)
|
|
UdalGIDA
|
UdalGIDA, Udal Informazio Interesgarria
|
Artikuluak
1-13 (2004-2007)
|
|
|
Udako Euskal Unibertsitatea eta
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen arteko
lankidetza
|
Ikastaroak eta hitzaldiak
(2002)
|
UEU eta EUSKARA ZERBITZUAK
|
Udako Euskal Unibertsitatea eta
Bizkaiko Udaletako Euskara Zerbitzuen arteko lankidetza
|
Ikastaroa eta hitzaldiak
(2006)
|
|
UEU eta ITZULIDATZ
|
Udako Euskal Unibertsitatea eta
Itzulidatz
Lan-Taldearen arteko lankidetza
|
Ikastaroa
eta hitzaldiak
(2003) |
|
UEU eta UEMA
|
Udako Euskal Unibertsitatea eta
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen arteko lankidetza
|
Ikastaroa
eta hitzaldiak
(2006) |
|
Uda Ikastaroak (UPV/EHU)
|
Cursos de Verano/ Udako Ikastaroak
(UPV/EHU)
|
Ikastaroak eta hitzaldiak
(1982-2004)
|
|
UD/DU
|
Universidad de Deusto/ Deustuko
Unibertsitatea
|
Irakasgaiak (2002/03)
Ikerkuntza proiektuak (2003) Doktorego-tesiak
|
|
UD/DU arg
|
Universidad de Deusto/ Deustuko
Unibertsitatearen argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
UN/NU
|
Universidad de Navarra/Nafarroako
Unibertsitatea
|
Irakasgaiak (2002/2003)
Doktorego-tesiak
|
| UN/NU arg. | Universidad de Navarra/Nafarroako
Unibertsitatea | Argitalpenak |
|
UPNA/NUP
|
Universidad Pública
de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa
|
Irakasgaiak (2002/2003)
Doktorego-tesiak
|
|
UPNA/NUP arg
|
Universidad Pública
de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
UPV/EHU
|
Universidad del
País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
|
Irakasgaiak (2001/2002,2004/2005)*
Ikerkuntza proiektuak (1992-1998/2002-2007) Doktorego-tesiak
|
|
UPV/EHU arg
|
Universidad del
País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen argitaletxea
|
Argitalpenak
|
|
UTRIUSQUE VASCONIAE
|
Utriusque Vasconiae
|
Argitalpenak |
|
UZEI
|
Uzei
|
Argitalpenak |
|
|
Vasconia, Cuadernos de Historia
y Geografía
|
Artikuluak
1-35 (1983-2006)
|
|
VIANAKO PRINTZEA. ZIENTZIA ERANSKINA
|
Príncipe
de Viana. Suplemento de Ciencias
|
Artikuluak
1-17 (1981-1999) |
|
|
Zainak, Cuadernos de Antropología-etnografía
|
Artikuluak
1-26 (1984-2004)
|
|
ZEHAR
|
Zehar
|
Artikuluak
1-52 (1989-2004)
|
|
ZER
|
Zer, Revista de Estudios de
Comunicación/Komunikazio Ikasketen aldizkaria
|
Artikuluak
1-21 (1996-2006)
|
|
ZERGAK
|
Zergak, Revista Tributaria del
País Vasco
|
Artikuluak
1-30 (1993-2005) |
|
ZUTABE
|
Zutabe, Euskalduntze-Alfabetatzearen
aldizkaria
|
Artikuluak
1-34 (1983-1994)
|
*Oharra: Askotan ezinezkoa
izan denez 2001/2002. ikasturteko zenbait fakultateetako irakasleak
nortzuk ziren jakitea, 2002/2003. ikasturteari dagozkion datuak
erregistratu behar izan dira
|