Inguma datu-basea unibertsitateko kideen curriculum-garapenerako lanabesa bihurtzeko aukera sortu dugu. Une honetan Inguma datu-basean, Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basean egile gisa erregistratuta dagoen pertsona orok bere ekoizpen zientifiko-kulturalen ziurtagiria eska dezake. Ziurtagiria PDF formatuan posta elektroniko bidez igorriko zaio.
Beraz, ziurtagiria jaso nahi baduzu zeure buruaren gaineko bilaketa bat egin eta bertan aurkitu duzu bidea eskaera bideratzeko. Ziurtagiria jaso ahal izateko ohar legala onartzea ezinbestekoa da.
OHAR LEGALA:
1. OHAR OROKORRAK
Udako Euskal Unibertsitatearenak (UEU) dira Inguma datu-basearen edukiak eta webguneak dituen elementu desberdinen jabego intelektualaren eskubideak, eta UEUri soilik dagozkio horien gaineko ustiakuntza eskubideak.
UEUk beretzat gordetzen du webgunean dagoen informazioa edozein momentuan gaurkotzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita horren konfigurazioan eta aurkezpenean aldaketak egiteko eskubidea ere.
UEUk ez du bermatzen webgunean edo bere edukietan akatsik ez egotea, ezta behar bezala gaurkotua egotea ere. Dena dela, behar diren bitartekoak eta ahaleginak egingo dira saihesteko, zuzentzeko eta eguneratzeko ahalik eta azkarren.
UEU ez da izango webgune honen edukiekin egin daitezkeen erabilera ez zuzenen erantzule, eduki horietara heltzen edo horiek desegoki erabiltzen dituen pertsonarenak baizik. Beraz, webgunearen sarbidea eta bertan dagoen informazioaren balizko erabilpena egiten duenaren erantzukizuna dira bakarrik.
2. XEHETASUNAK: ZIURTAGIRI ESKAERA
UEUren webgune honetatik Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-Basean erregistratuta dagoen edozein egilek eska dezake bere euskarazko ekoizpen zientifiko-kulturalen gaineko ziurtagiria.
Ziurtagirian jasotako egilea eta ziurtagiriaren eskatzailea pertsona bera izan behar dira, bestelako kasuak webgunearen erabilpen desegokitzat hartuak izango dira eta, arestian aipatu den eran, UEU ez da erantzule izango, erabiltzailea baizik.
Webgune honek ziurtagiri eskatzaileari (eta aldi berean datu-basean egile gisa erregistratuta egon behar duenari) igorriko dio bere helbide elektronikora ziurtagiria (PDF formatuan).
Era berean, UEUk ez dio erantzungo delako ziurtagirien erabilpenean sor litezkeen inongo ondorio, min edo kalteri; bere aginpidearen erabilera zehatzean men egin beharreko legezko dispozisioen aplikapenaren ondoriozko aktibitateak izan ezik.
Webgune honen erabiltzaileak hemen azaldutakoa ulertu eta borondatez onartzen du.
Harremanetan jartzeko ::
inguma@ueu.org
Ohar legala
Inguma datu-baseak OAI 2.0 delakoa jasaten du, oinarrian http://www.inguma/oai/oai2.php URLa duelarik.